Udalak, 4 pioi kontratatuko ditu.

2014/07/08
Card image cap
Lanpostuen deialdia, lanbide.net atarian argitaratu da. Interesatuek, izena, hilaren 14a bitartean eman behar dute.

  Eta izena emateko lanbideko bulegora joan behar da edo  zerbitzuko web gunean sartu, horiek baitira, inskripzioa egiteko bi bideak.

  Lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko langabezian egon eta Lanbiden izena emanda izan behar da. Oñatin erroldatuta egon behar da eta eskola ziurtagiria izatea ere eskatzen da. Egingo diren lau kontratazioetatik bi, RGI edo dirusarreren berma-errenta jasotzaile direnei egingo zaizkie. Beste biak, 2013ko enplegua sustatzeko deialdian lehentasunezko kolektibotzat jotzen diren taldekoak izango dira.

  Udaleko brigadan arituko diren lau pioi hauek nagusiki mantenimendu lanak egingo dituzte; espazio urbanoen seinalizazio lanak, margotze lanak eta abar. Eremu naturalak berreskuratzeko lanetan ere jardun daitezke.

  Udalak, 4 langile hauek 6 hilabetetarako eta lan-jardun osoz kontratatuko ditu. Lanean, irailaren 15ean edo hastea aurre ikusten da.

  Udalak, kontratatu hauek egiteko Lanbideren diru laguntza jasoko du. Enplegu zerbitzuak, langile bakoitzaren gutxienezko soldataren kargu hartuko baitu. Halaxe jasotzen da garapen ekonomikorako eta tokiko esparruan enplegua sortzeko proiektuak sustatzeko laguntzen deialdian.

  Interesa dutenek, lanposturako baldintzak lanbideren web gunean ikusi ditzakete eta izena ere bertan eman behar dute. Izena Lanbideren bulegora joanda edo www.lanbide.net atarian sartuta eman behar da. Izena emateko azken eguna, datorren astelehena, uztailaren 14a izango da.

  Udalak, elkarrizketa egingo die Lanbidetik jasotzen dituen hautagaiei eta beharrezko agiriak eskatuko dizkie balorazioa egiteko.

Iturria: Oñatia irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!