Oñatiko udala

Udala eta EHUran arteko lankidetza hitzarmena aztergai da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/11/05
Card image cap
Hainbat dirulaguntza eskaera ere jorratuko dira

  2019ko abenduan onartu zen Oñatiko Udala eta EHUko Historiaurrea taldearen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea. Lau urtera bete zen hitzarmena beste lau urtetarako sinatu zen 2024an. Hitzarmen honen babesean udalerriko arkeologia-paleontologia aztarnategien ikerketa egiten du taldeak eta, balorean jartzearekin batera, dibulgazio lana egiten du. Pasa den astean bertan Oñatiko Unibertsitatea Arkeotopaketak egin ziren Kultur Etxean eta Jaturabe IX koban indusketa kanpainak egiten ari da azken urteotan. Udalak 12.000 euro bideratzen ditu lankidetza hitzarmen honetara. 2026ko ekintza plana helarazi dio taldeak Udalari eta horren berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Era berean, dirulaguntza eskaerak aztertuko dira: gazteen emantzipaziorako bi eskaera eta XXI.Aloñako igoerako lan taldeak aurkeztu duen kontu zuriketa eta likidazioa eta agindutako dirulaguntzaren bigarren zatia eskuratzeko eskaera. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!