Oñatiko udala

Bihar goizean zozkatuko da Lurgorritako basoetatik ateratako su-egurra

2026/11/05
Card image cap
Jaso diren 58 eskaeretatik 54 onartu dira

  Prozeduraren berri ematen zuen bandoan zehazten zenez, su-egurraren eskaintza landa eremuan kokatzen diren baserri eta etxebizitzen jabeei zuzenduta dago eta etxe bakoitzeko eskaera bakarra egin zitekeen. Bi baldintza horietakoren bat urratu duten 5 eskaera baztertu dira eta 53 eskatzaileen artean egingo da Lurgorrita inguruko basoetatik ateratako egurraren esleipena. Zozketa publikoa izango da, udaletxeko areto nagusian, bihar, 10:00etan.

  12 tonako 40ren bat lote osatzea aurreikusten da baina lote osoak edo erdiak eskatu zitezkeen. Eta hala zozkatuko dira bihar, 6 eta 12 tonako loteak. Egurra berriz, orain 40 bat urte landatutako haritzak dira, gehienak haritz amerikarrak eta tartean bertako batzuk ere bai. Baso-lanetatik ateratako egurra enborretan banatuko da, moztu eta zatitu gabe, bost metro inguruko luzeran.

  Zozketaz esleitutako su-egurra jaso ahal izateko lotearen ordainketa aurrez egin beharko da Udalak emandako kontu korrontean. 12 tonako loteak 600 euro ordaindu beharko dira, 6 tonakoak, 400 euro. Su-egurraren garraioa Udalaren kontura izango dira baina egurra deskargatzeko eta gordetzeko behar adinako espazioa izan beharko da, baita kamioia bertara iristeko baldintza egokiak ere. Egurra banatu aurretik garraio-zerbitzuaren arduraduna onuradunarekin harremanetan jarriko da telefonoz, gutxienez, 24 ordu lehenago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!