Udal ordenantza fiskalak % 3,3 jasoko dira 2026an, iraila arteko KPIren maila berean
Udal gobernu taldeak azken urteetan jarraitu ohi duen irizpidea da KPIaren maila bereko igoera aplikatzea. Eta aurten ere hala egitea proposatu zen Osoko Bilkuran. KPIaren igoera jasotzea beharrezkoa iruditzen zaigu, herritarren beharrei erantzuteko esan zuen Ogasun batzordeburu Xabier igartuak. KPIaren mailako igoera horrekin ez zen ados EAJ eta gehienez %1,5 jasotzea proposatu zuen, foru funtsaren 2026ko aurreikuspenak igoera garrantzitsua izango duela eta herritarren gain egiten den presioa arintze aldera. Udal taldearen 15 proposamenetan, ordea, ados etorri zirela azaldu zuen Xabier Igartuak oposizioaren adostasuna jaso dugu Berdintasuna, Hirigintza, Ongizate, Ogasun eta Kirol departamentu arloetatik etorri diren 15 proposamenetan. Pozten gara.
Udalbatzako bi taldeen adostasunez egingo diren aldaketak dira: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren arabera kalkulatzen diren taulak eguneratzea; Jabetze eskolaren baitan laugarren tarte berri bat gehitzea, 30 ordutik gorako ikastaroetarako; Ibi iraunkorraren seinalea itzuli beharrra, baimena bertan behera uzteko eta 200 euroko tasa ordaindu beharra baimena izaki lurra horiz margotzeko eskatzen duenak; gizarte zerbitzuen arloan hainbat testu egokitzapen egingo dira eta hilerrian eraikitako lurzatiaren kontzesioa administratiboa 75 urtekoa izatea eta dagokion urte bakoitzeko zenbatekoaz ordaintzea; Kiroldegian, bikote-abonua jaso eta guraso bakarreko familiak egiaztatzeko dokumentazioa zehaztea eta hainbat ikastarotan parte hartzen dutenen tasa murriztea edo zerbizu berrien tasak finkatzea. Ogasunetik OHZ errekarguaren salbuespena eskatzeko epea zehaztu eta urtarrilaren 1etik apirilaren 1era egin beharra adostu da eta, amaitzeko, Debagoieneko Mankomunitateak edo Zubillagako hiltegiak egiten dituzten obra eta instalazioetan %95eko hobaria aplikatzea, eskualdeko gainontzeko udalek egiten dutenaren antzera.
Udal gobernu taldeak egindako 17 proposamenetako bitan, berriz, oposizioa aurka azaldu da: KPIaren mailako igoeran, esan bezala, eta lurperatze tasan; arratsaldeko 14:00etatik aurrera gorpuak hilobiratzeagatik 480 euroko tasa kobratuko da. EAJk egindako proposamenen harira, bat bere egin du gobernu taldeak: trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga %100eko hobaria jasoko dute aurreantzean historiko izaera duten ibilgailuek eta ez 30 urtetik gorakoek, orain arte bezala.
Xabier Mugarza jeltzaleak hartu zuen hitza ondoren eta adostutakoaren pisu kuantitabiboan baino kualitatiboan jarri zuen azpimarra eta alokairua sustatzeko proposamenak baztertu izana aipatu zuen. Alokairuaren inguruan Oñatik egun duen arazoa ez da prezioen espekulazioa eskaintza falta baizik eta alde horretatik eragiteko neurriak proposatu zituztela adierazi zuen. Etxebizitza hutsen errekargua kendu, alokatutako etxebizitzei %50eko hobaria aplikatzea eta alokairura bideratzen diren etxebizitzak egokitzeko obren gaineko zerga malgutzea proposatzen zuten jeltzaleek.
2026ko udal zerga ordenantzak gobernu taldeak proposattutako moduan aurrera egin zuten, EH Bilduk alde eta EAJk kontra bozkatuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!