Oñatiko udala

Udal Euskaltegiko bi irakasle plaza betetzeko 2. azterketako emaitzak argitaratu dira

2026/10/22
Card image cap
Erreklamazioetarako epea astelehenean amaituko da

  Pasa den ostiralean, urriaren 16an egin zen ahozko azterketa 9 hautagaik gainditu dute; beste bi ez ziren aurkeztu. Behin behineko emaitzak udaleko web atarian argitaratu dira eta erreklamazioetarako epea ireki da. Astelehenean, hilaren 26an amaituko da erreklamazioak aurkezteko epea.

  Ahozko azterketaren ondoren hirugarren eta azken proba egitea soilik falta da oposizio fasea osatzeko: gaitasun eta nortasun-probak. Gaitasun intelektualari buruzko testa egin beharko da, lanpostuaren zereginetara egokitzeko ahalmen potentzialak eta trebetasun tekniko-profesionalak ebaluatzeko eta nortasunari buruzko testa, hautagaia eskatzen den profil profesionalari egokitzen den aztertzeko. Proba bikoitz hau ez da baztertzailea baina nahitaez egin beharko da hautaketa prozesuan jarraitu ahal izateko. Azken ariketa horretarako datarik ez da finkatu baina azaroan izango da. Behin azterketaldia amaituta hautagaiek agiri bidez egiaztatu duten formakuntza eta lan esperientzia baloratuko da.

  Udalak bete nahi dituen euskaltegiko bi irakasle plaza hauek 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan jaso ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!