Azaroaren 29ko hauteskundeetarako mitin eta propagandarako lekuak zehaztu ditu Udalak
Gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaroaren 13tik 27ra luzatuko den hauteskunde kanpainari dagozkion mitinetarako eta propagandarako lekuak. Barruko zein kanpoko guneak zerrendatu dira gurean eta Foruen enparantzan nahiz ondoko pilotalekuan kanpainako edozein egunetan eginahal izango dira ekitaldiak eta baita ere Kultur etxean eta Santa Ana aretoan, Udaletxeko areto nagusian eta Zubikoako pilotalekuan, baina egutegi eta ordutegi jakin baten barruan, bertako ohiko jarduna oztopatu ez dadin. Edonola ere, eskaera astebeteko aurrerapenez egin beharko da, beste erabilera batekin eta topo egiteko.
Hauteskunde kanpainako kartelak eta pankartak jartzeko lekuak ere ohikoak dira: Kultur etxeko lorategiko burdinsarea, Bidaurretako fraideen ortuko burdinsarea, Portu kalean Galartza etxeko burdinsarea eta Lazarraga kaleko Garay finkako lorategiko burdinsarea. Udalak, hamarna panel kokatuko ditu leku bakoitzean alderdiek kartelak itsatsi ditzaten.
Oraindik ez da jakinarazi Espainiako Senatu eta Diputatuen Kongresurako zenbat eta zein hautagaitza izango diren. Bihar bertan irekiko da probintzietako hauteskunde batzordeen aurrean hautagaitzak aurkezteko epea, urriaren 26ra arte, eta bi egun beranduago argitaratuko dira BOE aldizkarian. Erreklamazioetarako epea betetan, behin betiko zerrendak azaroaren 3an jakinaraziko dira estatuko boletinean argitaratuz. Gogoratu, bestalde, azaroaren 29botoa zuzenean eman ezin dutenek posta bidezko botoa azaroaren19ra arte eskatu litekeela estatuko edozein postetxetan eta Braille bozka eskatzeko azken eguna berriz, azaroaren 2a dela.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!