Oñatiko udala

“Udazkenean zuk erosi, guk saritu!” kanpaina berria abiatu du Txanda dendarien elkarteak

2026/10/21
Card image cap
100 euroko 38 sari zozkatuko ditu erosleen artean

  Promozioz promozio jarraitzen du Txandak eta jaixetako kanpaina bereziaren ondoren, udazkenekoari ekin dio. Udazkenean zuk erosi, guk saritu! kanpaina berriak 100 euroko 38 sari banatuko ditu, guztira, 3.800 euro erosketa txarteletan

  Azaroaren 20ra arte egiten den erosketa bakoitzeko txartelean izena eta telefono zenbakia idatzi eta zozketarako kaxan sartuko du bezeroak. Jasotako txartel guztien artean zozketa egingo dute Txandako kideek azaroaren 20an bertan eta irabazleei abisua berehalakoan emango zaie, 100 euroko erosketa txartela erabiltzeko astebeteko epea izango dutelako, azaroaren 23tik 29ra. Saritan jasotako erosketa txartela saria suertatu den saltokian bertan gastatu beharko du. Astelehenean hasi zen promozio berri hau azaroaren 29ra arte luzatuko da, hau da, erosketa txartelak erabiltzeko azken egunean.

  Txanda dendarien elkarteak herrian erosten duten bezeroen fideltasuna saritzen jarraitzen du. Ekimena Txandak antolatu du, Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin.

Iturria: Oñati Irratia

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!