Tokixan egitasmoko Oñatiko ekoizpen gunerako lan eskaintza egin da
Nekazari lanpostu honetara aurkezteko bi baldintza bete behar dira, ezinbestean: baratzegintza agroekologikoan formakuntza eta esperientzia izatea eta talde lanean eta proiektu integraletan aritzeko gaitasuna. Hortik aurrera, este hainbat puntu baloratuko dira:
• Proiektu berri bat gidatzeko eta elkarlanean aritzeko gogoa.
• Lehen sektoreak eta agroekologiak duen balio estrategikoarekin kontzientzia izatea.
• Debagoienakoa izatea eta bertako eskualdeko lehen sektorearen eta tokiko erakundeen ezagutza izatea.
• Harremanetarako erraztasuna izatea, ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
• Enpresa edo elkartegintzan esperientzia kudeaketa arloan.
• Epe luzerako apustua egiteko prestutasuna.
• Taldeko hautagaitza.
• B gidabaimena.
Hautaketa prozesura aurkezteko curriculumabidali behar da honako helbide elektronikora: tokixan@tokixan.eus. Azaroaren 15a da curriculumak bidaltzeko azken eguna. Lan esperientzia eta formazioa baloratuko dira, beraz, halakoak egiaztatzen dituzten agiriak atxiki behar zaizkio curriculumari. Formazio arautua zein elkarte ezberdinen bidez jasotakoa baloratuko da.
Tokixan egitasmoko langile berriak barazki eta fruten ekoizpenean jardungo du Oñatiko, Zubillagako, ortuetan, ekoizpen gunea kudeatu eta nekazari berrien bidelagun izango da eta tokiko eragileekin koordinazio lanak egin beharko ditu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!