Udako ordutegia sartu da indarrean Emakumion Etxian
Hori publikoari zuzendutako ordutegia da, arratsaldez, barruko lanak egiten arituko baitira teknikariak. Azken asteak oso biziak izan dira Emakumion Etxian; maiatzaren 26an ireki zen eta prestatutako egitarau soziokulturala gauzatzeaz gain hainbat bisita gidatu osatu dira. Herritar eta talde ugari hurbildu da eta etxeko espazioak erabiltzeko eskaerak ez ezik, bertako dinamikan parte hartzeko eskaintzak helarazi dituzte. Orain, modu lasaiagoan, horiek aztertu eta bideratzen saiatuko dira. Era berean, 2026-2027 ikasturteko Emakumeentzako Jabetze Eskolako egitaraua zehaztu eta egituratuko dute.
Uztaila hastearekin batera sartu da indarrean udako ordutegia Emakumion Etxian eta goizeko 10:00etatik 13:00etara irekiko da, esan bezala, uztailean eta iraileko lehen bi asteetan. Abuztuan itxita egongo da eta irailaren 14tik aurrera goiz eta arratsaldez irekiko da berriro.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!