Oñatiko udala

Udako etena egingo dute herriko pentsionistek asteroko elkarretaratzeetan

2026/06/11
Card image cap
Azkena astelehenean, hilaren 15ean egingo dute, festa giroan

  Urteroko etena egingo dute pentsionistek udan.Urtea luzea da eta elkarretaratzeetara doazen askok biloben ardura hartzen dutela jakina da, eta eskola-oporrak iristerako, astelehenetako konpromisoa bertan behera uzten dute. Hala, ikasturteko azken elkarretaratzea datorren astean, ekainaren 15ean egingo dute, festa giroan.

  Pentsio duinak eskatzeko kontzentrazioa ohiko moduan egingo da, 12:00etan plazan, eta amaieran, mokadutxo bat izango da partaideentzat. Aurrez, irailaren 14an elkarretaratzeekin berriro hasiko direla jakinarazi da. Horrenbestez, herriko jubilatu eta pentsionistek amaiera emango diote ekintza eta aldarrikapenez gainezka izan duten 2025-2026 ikasturteari. Pentsioak 1.080 eurora osatu daitezen aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilea atzera bota eta gero, Gasteizen eta Donostian egin diren protesta eta manifestaziotara joan dira Oñatiko pentsionistak.

  Datorren astelehenean egingo den elkarretaratzearen ondoren, udako etena egingo dute herriko pentsionistek, irailaren 14ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!