Oñatiko udala

Udaberriko promozio kanpaina hasi du gaur Txanda elkarteak

2022/05/18
Card image cap
3.000 euro banatuko dira saritan

  Udaberrian Oñatiko dendak kolorez jazten dira izenko kanpaina hasi du gaur Txanda elkarteak. Ekainaren 8ra arte luzatuko da promozio kanpaina berri hau. Bitartean, elkarteko dendetan erosten dutenek 20 edo 40 euroko sariak irabazi ahal izango dituzte.

  Bidea sinplea da: erosketa egindakoan txartel edo boletoa eskuratuko du bezeroak eta horrek 20 edo 40 euroko saria izan dezake. Erosketa txartela eskuratu den denda berean gastatu beharko da, hurrengo erosketan.

  Udaberrian Oñatiko dendak kolorez jazten dira kanpaina honetan 3.000 euro banatuko dira guztira saritan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!