Txantxikuaren jaitsiera irudikatuz hasi dituzte jaiak San Martin egoitzan

2017/09/28
Card image cap
Egitarau berezia antolatu da egoiliarrentzat

  San Martin egoitzan ere modu berezian ospatzen dituzte herriko jaiak. Adina muga ez dela erakutsiz, egoitzan bertan jai ekintzak programatzen dituzte. Gainontzeko herritarren antzera, Txantxikuaren jaitsiera irudikatuz hasten dituzte ospakizunak San Martin egoitzako egoiliarrek. Hori bai, kalekoa baino pitin bat lehentxeago. 16:30tan izan da San Martin egoitzako Txantxikuaren jaitsiera hori. Ondoren, eta Pake Lekuko dantza taldekoen laguntzaz, dantzaldia dute.

  San Migel egunean eta Errosarixo domekan meza eta menu berezidun bazkaria izango dute egoitzan. Eta tarteko egunean, Herri egunean, musika eskolako lagunen bisita jasoko dute San Martinen. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!