Txantxiku ikastolak "Ixutu" proiektua aurkeztuko du gaur arratsaldean

Ixutu proiektua Haur Hezkuntzako egitasmo berria da. Txantxiku Ikastolan datorren ikasturtean, 2016-2017 ikasturtean lehen ikasketa etapa horretan jarriko baita abian. Konfiantzaren Pedagogia hautatuta, ikastolako errealitatera egokitu da. Irakasleek elkarlanean egindako hausnarketetatik atera diren ondorioak oinarri hartuta, antolamendu eta funtzionamenduaren inguruan hainbat moldaketa egitea erabaki da. Erabaki horiek korronte pedagogiko berritzailearekin bateratuz, Ixutu proiektua sortu da. Konfidantzaren pedagogia Txantxiku ikastolaren errealitatera egokituta sortu den egitasmoa da beraz, Ixutu.
Proiektu edo egitasmo pedagogikoa berritzeak aldaketa sakonak ekarriko ditu ikastolako egunerokotasunean, bai haurrarekin harremanetan jartzeko moduan eta baita ere, bere ikasketa prozesua bideratzeko eran. Proiektu berriaren nondik norakoak ezagutzera eman asmoz aurkezpen ekitaldia antolatu da gaur arratsalderako.
Ekitaldira, ikastolako guraso, bazkide eta lagun guztiak gonbidatu dira baina bereziki ikasturte berrian Haur Hezkuntzan arituko diren ikasleen gurasoak. Hitzordua, Santa Ana Antzokian izango da 18:00etan.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!