Txanda elkarteak promozio kanpaina berria egingo du ekainean
Erosi Txandarekin eta lortu zure hobaria da Txanda dendarien elkarteak gaur abiarazi duen kanpaina berria. Bezeroen fideltasuna saritu eta Txanda txartelaren erabilera sustatzea du helburu kanpaina berri honek eta ekaina osora luzatuko da. Erosketak Txanda txartelaz ordaintzen duten bezeroek zuzeneko saria jaso dezakete, 5, 10 edo 20 euroko deskontua, txartela datafonotik pasatzerakoan. Guztira, ia 1.500 euro banatuko dira saritan. Deskontua ordaintzera doan erosketan zuzenean aplikatuko da.
Elkarteko kide diren establezimenduetan erabilgarri den kreditu txartela da Txandarena. Doakoa da eta eskuratzeko, Txandako dendetan dauden izen-emate orriak betetzea nahikoa da. Txandak, tarteka, elkarteko txartelaren erabilpena saritzen du eta aurten, ekainean eta urrian, halako bi promozio kanpaina egingo ditu. Ekainekoa gaur hasi eta hilabete osoan luzatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!