Oñatiko udala

Txaloka ludotekaren gestioa eta udaleku irekien koordinazio zerbitzuaren kontratazioa abiatzea proposatuko da Gobernu Batzarrean

2025/06/05
Card image cap
Euskara departamentuak kudeatutako dirulaguntzez ere arituko dira

  Txaloka ludotekako gestioa eta udaleku irekien koordinazio zerbitzuaren kontratua betetzeko puntuan dago. Haur eta Gaztedia udal departamentuak kontratazio berrirako oinarriak prestatu ditu eta gaia arratsaldeko bileran azalduko da. Zerbitzua urtebeterako kontratatu nahi da, beste bi urtez luzatu daitekeelarik. Urtebeteko aurrekontua zehaztu da, 138 mila euro pasatxo, eta kopuru hori finkatu da lizitaziorako oinarrizko aurrekontu gisa. Esleipen irizpenak ere zehaztu dira: proposamen ekonomikoak 46 puntu lortzeko bidea emango du, genero ikuspegia txertatzeak 5 puntu eta txosten teknikoak, 49 puntu. Gobernu taldeak proposamena onartuz gero, lizitaziorako iragarkia datozen egunetan argitaratuko da.

  Eta beste horrenbeste gertatuko da Udaleko Euskara departamentuak kudeatzen dituzten dirulaguntzekin. Departamentu honek bi laguntza lerro ditu: euskara ikasteko dirulaguntzak eta irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituzten entitateei zuzendutako dirulaguntzak. Oinarri arautzaileak iaz argitaratu ziren eta horien araberako deialdia egitea proposatuko da gaurko Tokiko Batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!