Oñatiko udala

TRAUTI EGUNA ospatuko da bihar Foruen enparantzan

2019/06/07
Card image cap
“Jarri zaitez bere azalean” lelopean, mugikortasun urriko pertsonen ikuspuntua erakutsi nahi da

  Aurtengo Trauti Egunaren  lema Jarri zaitez bere azalean da, eta mugikortasun urriko pertsonen ikuspuntua erakutsi, eta hein batean, biziaraztea da helburua. Horretarako, urteroko ekintzez gain Irrintzi adaptaciones autoen konponketa tailerrak propio egokitu dituen auto batzuk ekarriko ditu Oñatira.

  Bestalde plaza inguruko elbarrituentzako aparkalekuetan Jarri zaitez bere azalean, ez bere aparkalekuan dioten kartelak jarriko dira aparkalekuen erabilera egokiaren gaineko konzienziazioa sustatzeko. Izan ere, mugikortasun arazorik ez duten gidariek aparkalekuok okupatzen baitituzte denbora tarte txiki baterako denaren aitzakian. Baina tarte txiki bat nahikoa da aparkalekurik topatu ez eta urrunago joan beharra izaki, erabiltzaileari, berez dituen mugikortasun zailtasunak areagotzeko. Kolore urdinez bereizten diren aparkaleku horiek zentzuz eta errespetuz erabiltzeko mezua zabaldu nahi da herritarren artean.

  Lehen ekintza horrekin hasiko dute bihar Trauti eguna. Ondoren, eta Foruen enparantzan, itsuek ibiltzeko dituzten zailtasunak ezagutzeko, sokekin egindako ibilbideak prestatuko dituzte, begiak estalita eta bastoien laguntzaz egiteko. Gurpil aulkiak ere izango dira erabilgarri, oinez joateko zailtasunak dituztenen lekuan jarri ahal izateko.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!