Oñatiko udala

Sasiak garbitzeko makina enkante bidez salduko du Udalak

2026/11/18
Card image cap
Makinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko tramitea betetzen ari da aurrez

  Makinaren izaera eta zerbitzu publikoa ezabatzeko espedientea bete behar da, desafektazioaren oharra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz eta alegazioetarako 30 eguneko epea emanez. Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean beteko da epe hori eta orduan, enkanterako deialdia zabalduko du Udalak.

  2013an erosi zen sasiak garbitzeko makina saldu nahi da, Rousseau Kastor 500 PA modelokoa. Auzo bideetako belarra moztu eta neguko lanei aurre egiteko erosi zen baina zeregin horietarako beste makina berriago bat dauka udalak, egun, desbrozatzeko besoaren errotore berria erosi baitzen iaz. Ondorioz, eta 2013ko gailua egoera onean eta erabilgarri dagoela ikusita, enkantean saltzea erabaki zen iraileko Osoko Bilkuran.

  Salduko den sasi-garbitzeko makinaren balorazio teknikoa egin da eta 3.850en bat orduz erabili dela kalkulatuta, 14.000 eurotan salgai jartzea aurreikusi da. Baina enkante bidez saldu nahi dela kontutan hartuta diru-kopurua gehitu daiteke. Hartarako deialdia, datozen asteetan zabalduko du udalak, desafekziorako epea bete eta gero.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!