Pake lekuko taldeak euskarazko wikipedia aberasten jarraitzen du
Lan esanguratsua egiten dihardu Pake Leku elkarteko taldeak wikipedia entziklopedia askea aberasten. Egunero eduki berriak sortu eta txertatzen dituzte, beti euskaraz, eta, askotan, Oñatiri erreferentzia zuzena egiten; bertako ohitura, pertsona eta gertakariak jasotzen baitituzte. 7.967 ekarpen egin dituzte jada editatuta zeuden edukietan eta 2.088 artikulu berri argitaratu dituzte. Talde langile eta oso emankorra da Pake Lekukoa. Azkenaldian perretxikoen inguruko edukiak osatzen eta aberasten aritu dira, ugarienak arlo horietakoak dira, baina propio sortutako edo beste hizkuntza batzuetatik itzulitako artikuluak ere argitaratu dituzte.
Euskarazko wikipediak mende laurden bete berri ditu eta pasa den ostiralean Bilboko Euskal Museoan egin zen ekitaldian ospatu zuten; 25 urteurrena eta 500.000 artikuluko langa pasa izana ospatu zuten. Horretan bere ekarpena egin dute Pake Lekuko taldeko kideek, beste hainbat ete hainbat euskal wikipediazaleekin batera.
Oñatiko taldea Pake Lekuko liburutegian asteazkenero, 11:00etan elkartzen dela gogorarazi eta taldea osatzera animatzeko gonbidapena zabaldu dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!