Oñatiko udala

Trafiko kontrolak egiten ari da udaltzaingoa

2026/06/10
Card image cap
AIT-ITV, dokumentazio eta alkoholemia kontrolak egiten ari dira, prebentzio ikuspegi batetik

  Trafiko arduradunek aldian-aldian egiten dituzten kontroletara batu da udaltzaingoa. Herriko leku ezberdinetan kontrolak jarri dituzten azken hamabostaldian, sentsibilizazio eta prebentzio helburuarekin. Dokumentazioa eskatzen dute, bai gidariarena zein ibilgailuarena, AIT-ITV errebisioak egunean dauden ikusten dute eta alkoholemia frogak ere ausaz egiten ari dira. Astelehen arratsaldean halako kontrola jarri zen Bidebarrieta kalean.

  Era honetako kontrolak ohikoak diren arren, udaltzainek, tokian tokiko baliabideen arabera egiten dituzte, noiz behinka. Udaltzainek garbi utzi nahi dute era honetako ekintzen helburua ez dela isunak edo zigorrak jartzea, baizik eta autoaren egoera eta eraman beharreko dokumentazioa egoki izatea, errepide nagusitan bezala baita herri barrukoetan ere, nahiz eta desplazamendu txikiagoetan ibili. Alde horretatik, sarritan lan pedagogikoa egiten dutela azpimarratu digute. Astelehenean Bidebarrieta kalean jarri zuten kontrola, esan bezala, eta egindako dokumentazio eta alkoholemia kontroletan ez zen salaketarik jarri. Baina kontu egin litekeena dela halako kontrol gehiago topatzea herri barruko errepideetan, datozen asteetan zehar.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!