Oñatiko udala

Tokiko klima eta energia plana idazteko zerbitzua kontratatu berri du Udalak

2025/11/05
Card image cap
9 hilabetetan osatu beharko da lana

  Udalak legez behartuta daude tokiko klima eta energia planak idaztera. Energia trantsiziorako urratsak jaso behar dira planean eta, era berean, klima aldaketak erakarriko dituen ondorioei aurre egiteko, edo horiek apaltzeko neurriak ere zehaztu behar dira, beti ere, Oñatira egokituta. Guztiak gauzatzeko ekintza plana, kronograma, arduradunak eta beste hainbat xehetasun jaso behar ditu tokiko klima eta energia planak. Horren idazketa zerbitzua kontratatu berri du Udalak Aztes Ingenieria S.L enpresarekin.

  Lau enpresa aurkeztu ziren esleitze prozesura baina bi kanpoan utzi ziren ez zituztelako udalak eskatutako baldintzak betetzen. Onartu eta baloratu ziren bi eskaintzen artean Aztes Ingenieriarena lehenetsi zen, bereziki aurkeztu zuen eskaintza ekonomikoagatik eta memoria teknikoagatik. Tokiko klima eta energia plana idazteko udalak zehaztu zuen gehienezko prezioa ia 10.600 eurotan merkatuta, lana 28.132 eurotan egingo da, 9 hilabetetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!