Tere Zubia Uriartek jasoko du Pake Lekuko Saria, bihar
Tere Zubia Uriarte emakume oso dinamikoa da, adinean aurrera doan arren. Ikusi Makusi Pake Leku elkarteko antzerki taldearen sortzaile eta aktiboan diharduten bi aktoreetako bat da egun. Jubilatuen elkartean antolatzen diren hari lanak eta pintura ikastaroetan parte hartu du eta bidaia eta eguneko irteera askotara joan da, urteetan. Zahartzaro aktiboa ondo irudikatzen du Tere Zubiak eta dinamismo eta parte hartzeko prestutasun hori aitortuko zaio Pake Lekuko saria emanez.
Omenaldi-sari ematea Pake Lekuko aretoan egingo da, bihar, 19:00etan hasita. Pake Leku elkarteak 2022an ekin zion Boluntariotzari Saria emateari. Lehenengo urte hartan Jose Antonio Urteagak jaso zuen, ondoren Ikusi Makusi antzerki taldearen sorreran eta egungo jardueran ere lotura zuzena duen Axun Arzuagak, iaz, berriz, Miguel Mari Guridi Txomek eta aurten, beste emakume batek, Tere Zubia Uriartek. Zorionak!
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!