Sexu eta ugalketa osasun eta eskubideen gaineko mintegia egiten ari dira Lege Soziologia Institutuan

Sexual and Reproductive Health and Rights (SRHR) under the Spectrum of Sex, Gender and Sexuality izeneko mintegia hasi zen atzo Sancti Spiritus unibertsitatean. Sexu eta ugalketa osasun eta eskubideak ez dira isolatutako giza eskubide gisa ulertzen; giza eskubide anitzekin lotuta baitaude, izan bizitzeko eskubidea, osasunerako eskubidea edota diskriminatua ez izateko eskubidea, besteak beste. Giza eskubideez ari garelarik, estatuei dagokie sexu eta ugalketa osasun eta eskubideak babesteko neurri eraginkorrak jartzea, nahiz eta beti ez diren behar bezala betetzen eta halako oztopoak pairatzen dituzte hainbatek, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edota arrazakeriagatik.
Eskubide eta lege babesaren ikerketa arloa ere mugatua izan da orain arte eta gutxi dira emakume zuri, zis-genero, heterosexualen beharretatik haratago doazen ikerketa enpirikoak. Gabezia horri aurre egin asmoz ari dira gaiaz eztabaidatzen Lege Soziologia Institutuan herrialde ezberdinetatik etorritako 14 aditu. Mintegia gaur arratsaldean amaituko da, azken ondorioak atera ondoren.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!