Segurtasun Mahaia sortu eta asteburu gauetan udaltzaingoaren zerbitzua aktibatzea proposatu du EAJk
Herriko segurtasuna hobetzeko beharra mahai gainera atera du berriro EAJren udal taldeak, asteburu gauetan udaltzaingoaren presentzia falta azpimarratuz. Amaia Erostarberen esanetan ezinbestekoa da udaltzaingoaren zerbitzua 24 orduetan izatea, batez ere asteburu gauetan, segurtasun arriskuak eta beharrak handitzen direnean. Gaia lantzeko Udalean Segurtasun Mahaia sortzea proposatzen dute.
Era berean, Ertzaintzarekiko lankidetza indartzea proposatzen dute, hala eskatzen duten egoeretan koordinazioa arindu eta edozein larrialdiri berehala erantzun eta guztion segurtasuna bermatzeko. Segurtasunak lehentasuna izan behar duela eta Oñatik udaltzaingo zerbitzu indartsua merezi duela, gehien behar denean eskuragarri egongo dena esan du Amaia Erostarbe bozeramale jeltzaleak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!