Oñatiko udala

Scape room lehiaketa abiatu du Txanda elkarteak, LH5-6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta

2026/11/02
Card image cap
Gaztetxoek elkarteko dendak eta bertako produktuak ezagutzea da jokoaren helburua, komertzio txikiaren garrantziaz jabetu daitezen

  Txandaren Scape room erronka-lehiaketa hiru astez luzatuko da. Bitarte horretan, herriko 28 saltokitan gorde diren ezkutuko hitzak topatu eta balioztatu beharko dituzte parte hartzaileek. Horretarako bete beharreko pasaportea ikastetxeetan banatu zaie. Pasaportea ongi osatuta aurkezten duen lehengo 50 gazteak 20 euroko erosketa txartel bana irabaziko dute, eta beste 5 txartel zozkatuko dira pasaportea egoki beteta aurkezten duten gainontzekoen artean. LH 5. eta 6. maila eta DBH 1.go eta 2. mailako ikasleentzat propio antolatu den promozio honetan, 1.100 euro banatuko ditu Txandak.

  Iaz ere antzerako jolasa antolatu zen 15-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Aurten, 10-14 urte inguru dutenentzat egokitzea erabaki da, hauekin tokiko komertzio txikiaren garrantzia lantzen ari direlako, ikastetxeekin elkarlanean. Dendetan iaz gordetako QRak ezabatu dira, gaztetxoek sakelekoen beharrik izan ez dezaten, eta topatu beharreko hitzak gorde dira, zuzenean. Horiek aurkitzeko scape roomean parte hartzen duten 28 saltokietatik pasa beharko dute, pistak aurkitu ez ezik, bisita egin dutela egiaztatzen duten pasaporte-zigiluak jasotzeko. Helburua, pasaporteek ezkutatzen duten mezua osatzea izango da, alegia, Oñatiko sekretua argitzea, hori baita jolasaren izena. Baina benetako xedea da, gaztetxoek herriko dendak eta bertan saltzen diren produktuak ezagutzea da, komertzio txikiaren garrantziaz jabetu daitezen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!