Oñatiko udala

Pake Lekuko kultura-astea bihar hasiko da, bingo bereziaz

2026/11/18
Card image cap
Ikusi Makusi taldeak “Ospitaleko gorabeherak” lana estreinatuko du, azaroaren 27an

  Pake Leku elkartean azaroan egin ohi den kultura-astea bihar, hilaren 20an hasi eta 27ra arte luzatuko da; bingoa, bidaia, gaztaina-erre jana ea antzerki emanaldia antolatu dira.

  Ostegunak bingo egunak dira Pake Leu elkartean eta biharkoa ere hala izango da, baina kultura-aste honen baitan berezia. Opariak izango dira bazkideentzat. Ohikoa denez, arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Ostiralean berriz, txangoa, irteera antolatu da, Nafarroa erdialdera. Erriberri, Uxue eta Zangotza bisitatuko dituzte hartarako izena eman dutenak. Hurrengo astean berriz, eguaztenean, gaztaina jana izango da eta asteari amaiera emateko, antzerkia, ostiralean.

  Ikusi Makusi taldeak Ospitaleko gorabeherak/incidencias en el hospital antzezlana prestatu du. Axun Arzuagak idatzi eta Arantza Bengoak moldatutako antzezlanak ospitalera joan eta okerreko ebakuntza egiten dioten gaixo baten gorabeherak taularatzen ditu. Ikusi Makusi taldeak bi emanaldi eskainiko ditu datorren astean: ostiralean, azaroaren 27an, 18:00etan, Pake Lekuko bazkideentzat eta hurrengo egunean, larunbatean, 19:00etan, herritar guztientzat. Bigarren emanaldi honetarako sarrerak Pake Lekuko tabernan erosi daitezke, 5 eurotan.

  Ikusi Makusi taldeak udazkeneko kultura-astea probestu ohi du antzerki muntaia berriak estreinatzeko eta aurten ere hala egingo du. Urteak daramatza dinamika horrekin Pake Leku elkartearen babesean sortutako antzerki taldeak. Urte hauetan zehar partaide berriak batu dira taldera, beteranoenei lekukoa hartuz; bi kide dira jatorrizko talde hartatik jarraitzen dutenak: Axun Arzuaga eta Tere Zubia. Eta hauekin batera, Adela Korkostegi, Arantza Bengoa, Arrate Kortabarria, Begoña Urrestarazu eta Iñaki Igartua ikusiko ditugu Santa Ana aretoko eszenatokian Ospitaleko gorabeherak antzezten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!