Oñatiko udala

Saria lortu du Ganbara Abesbatzak Bartzelonako 56. Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan

2021/07/13
Card image cap
Kataluniar obraren interpretazio onenaren saria jaso du Josep Vilaren Salve Regina lanarekin

  Uztailaren 5etik 11ra egin da Bartzelonako 56. Festival Internacional Cant Coral lehiaketa. Formatu hibridoan egin da, nazioarteko lehiaketa bideo bidez, telematikoki, eta Kataluniako abesbatzen emanaldiak, aurrez aurre.
Ganbara abesbatzak nagusien talde mixto kategorian parte hartu du eta kataluniar autore batek konposatu edo armonizatutako obra baten interpretazio onenaren saria lortu du. Josep Vila konponsatzailearen Salve Regina abestu zuen Oñatiko Ganbara abesbatzak eta interpretazio onenaren 1.000 euroko saria lortu du.

  Abesbatza mixtoen kategoria ez ezik, ahots berdineko abesbatzak, talde bokalak eta haur eta gaztetxoen abesbatzak kategoriak ere izan dira Bartzelonako nazioarteko lehiaketan. Aipagarria da oñatiarrekin batera Astigarragako Eragiyok zortzikoteak ere talde bokalen saria irabazi duela.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!