Oñatiko udala

Sarean hobekuntza lanak egiteko hiru orduko ur mozketa egingo da bihar goizean

2025/09/05
Card image cap
Goribar Torreauzo, Garibai, Zañartu, Santxolopetegi eta Zubillaga auzoak eta Otadui zuhaiztiko hainbat eraikin urik gabe egongo dira 8.00etatik 11:00etara

  Ur hornidura sarean hainbat hobekuntza lan egiten dihardu Gipuzkoako Urak enpresak. Aldaketa batzuk egiteko ur horniduran etena egin behar dute eta bihar goizerako programatu dute, inguruan oso ugari diren enpresei ahalik eta gutxien eragiteko; bihar, plazaz behealdeko auzoetan hiru orduko ur mozketa egingo da, 8:00etatik 11:00etara. Ur mozketa horrek Goribar, Torreauzo, Garibai, Zañartu, Santxolopetegi eta Zubillaga auzoei osorik eragingo die, gainera, Otadui zuhaiztiko 11, 23, 27, 60, 62, 64, 66, 68 eta 70 zenbakidun eraikinetan ere ez dute urik izango. Ur mozketa honen berri ematen duten ohartarazpenak atzo bertan banatu ziren.

  Gipuzkoako Urak enpresak etengabe dihardu matxurak konpondu edo ur hornidura sarea hobetzeko lanak egiten. Aldikako ur mozketak nahikoa ohikoak dira han eta hemen baina biharkoak eremu zabal bati eragingo dio, plazaz behealdeko ia auzo denetan urik gabe egongo direlako goizeko 8:00etatik 11:00etara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!