San Miel Txiki jaietan jasotako erantzun ona publikoki eskertu du Hotz Oñati taldeak
Etxean egindako hainbat tortilla eraman zizkieten herritarrek Hotz Oñatiko la-gunei, pasa den ostiraleko arratsalde-ilunkaran. Horiekin 200 pintxo eta 400nen bat ogitarteko egin eta saldu ziren San Miel Txiki jaietan, 2.600nen bat euro lortuz. Zaporeak GKEra bideratu dute dirua, Lesboseko errefuxiatuei eskaintzen dizkieten otorduetan laguntzeko.
Patata tortillak eraman eta erosten jasotako erantzun ona publikoki eskertu nahi du Hotz Oñati taldeak, bakoitzaren ale txikiak elkartasun pila handia osa dezakeela berriro agerian utziz. Hotz Oñatik urtean bitan egin ohi ditu halako ekintzak, auzo jaiak probestuz: San Miel Txikitan eta Atzeko kaleko jaietan. Bi deialditan herritarrek esku-zabal erantzun dute orain arte, tortillak eramanez eta hauen pintxo edo ogitartekoak erosiz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!