Oñatiko udala

San Martin egoitzako egoiliar bat hil da Covid-19ak eraginda

2021/01/05
Card image cap
Positibo eman duten beste hiru egoiliar Eibar eta Ordiziako zentroetan zaintzen ari dira

  Abenduaren 18an atzeman zuten lehen positiboa San Martingo egoiliarren artean. Eta ondorengo bi asteetan beste hiru kasu agertu dira. Atzo ordea, egoiliar horietako bat hil zen, San Martin egoitzan Covid-19ak eraginda hil den lehengo egoiliarra, alegia. Beste hirurak Ordizia eta Eibarko zentroetan daude ingresatuta.

  Bitartean, San Martin egoitzan hartarako zehaztutako protokoloa betetzen ari dira. Covid-aren eragina mugatze aldera, solairu bakoitzak independenteki funtzionatzen du eta une honetan, lehenengo, hirugarren eta laugarren solairuko egoiliarren egunerokoa normaltasunez betetzen ari da: solairutik ibiltzeko askatasuna dute eta kanpoko bisitak ere jasotzen dituzte.

  Bigarren solairuko egoiliarren mugikortasuna mugatuta dago, lau geletako egoiliarrak isolatuta daude, berrogeialdia betetzen, eta gainontzekoek ezin dituzte bisitak jaso oraingoz. Baina egoera datozen egunotan hobetzea espero dute  egoitzako arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!