Saltoki bakoitzera joanda banatuko dira erakusleiho lehiaketako sariak, arratsaldean

2021/12/17
Card image cap
14:00tan amaitu da herritarrentzako bozka-epea

  Ekitaldi orokor eta irekia egin gabe banatuko dira aurten ere erakusleiho lehiaketako sariak. Udal ordezkariak saritutako saltokiz saltoki joango dira, sarituak izan direla jakinarazi eta hori adierazten duten kartelak banatzen. Adituen epaimahaiak hiru sari ematen ditu eta Herritarren saria ere bada; 14:00ak arte jaso dira herritarren bozkak.

  19 saltokik parte hartzen dute XIV erakusleiho lehiaketan. Lau sari banatuko dira guztira, adituen epaimahaiak 500, 300 eta 200 euroko lehen, bigarren eta hirugarren sariak banatzen ditu eta Herritarren saria eskuratzen duen dendak 500 euro jasotzen ditu. Gainera botoa emanez parte hartu duten herritar guztien artean 200 euro zozkatuko dira.

  Iazko lehiaketan 21 dendek parte hartu zuten eta Andrea Azkoaga interioristak eskuratu zuen sari nagusia. Kimu-Urtxin loradendak herritarren saria eta bigarrena eraman zituen eta Barue interiorismok hirugarrena. Aurtengo sarituak arratsaldean zehar ezagutaraziko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!