Oñatiko udala

Alkatea eta Kultura batzordeburua AEBetan izango dira, uztailaren 29tik abuztuaren 4ra

2025/07/24
Card image cap
Idahon datorren astean aurkeztuko duten liburua
Boiseko jaialdiaren testuinguruan antolatu diren aurkezpen eta jardunaldietan parte hartuko dute

  Unibertsitate ikasle amerikarrak Oñatira etorri zireneko 50. urteurrena ospatu zen iaz gurean, Diasporaren Egunaren testuinguruan. Orain, itzuli zireneko mende erdia gogoratuko da Boisen, datorren astean. Izan ere, bost urtean behin euskal-amerikarrek egin ohi duten jaialdiaren harira, hainbat jardunaldi antolatu dira eta bertan parte hartzera doaz Izaro Elorza alkatea eta Iñaki Olalde, Kultura batzordeburua.

  Ikasle amerikarren orain 50 urteko egonaldi haiek gogoan Abentura bat baino askoz gehiago liburua ondu zuen Iñaki Galdosek eta Jerardo Elorza bilduman argitaratu zuen Udalak, iaz. Orain, jatorrizkoa pitin bat osatuta, ingelesera itzuli da, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. More than an adventure Boise-Oñati, 1974-2024 argitalpenaren aurkezpena Idahoko State Capitolen egingo da eta baita ere ELKARREKIN ARRAUNEAN Euskal diaspora eta kultura adierazpenei buruzko nazioarteko sinposioan, Zortziak bat elkarteak antolatuta. Iñaki Galdos ez ezik, Izaro Elorza alkatea ere ekitaldian berba egitera gonbidatu dute. Oñatiko ordezkariek bidaia probestuko dute jaialdira hurbiltzen diren euskaldunekin eta oñatiarrekin egoteko. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!