Oñatiko udala

Arropa eta ehunkien azoka lekuz aldatuko da, plaza ondoko gunearen egokitze lanak direla eta

2025/07/24
Card image cap
Santa Marina plazan izango da irailaren 6ra arte, Errementari plazan ondoren

  Astelehenean, hilaren 28an, hasiko dira plaza ondoko jolasgunea egokitzeko lanak. Ondorioz, larunbatetan bertan kokatzen diren arropa eta ehunkien salmenta postuak lekuz aldatuko dira. Hala jakinaraziko zaie etzi bertako saltzaileei.

  Datozen sei asteetan Santa Marinan egingo da arropen azoka: abuztuaren 2, 9, 16, 23, 30 eta irailaren 6an. Ondoren, irailaren 13tik aurrera, Errementari plazara aldatuko da eta bertan mantenduko da Foruen enparantza ondoko lanak amaitu bitartean. Izan ere, Santa Marina plaza inguruan aparkaleku arazoa izaten da, leku gutxi baitago azokara etortzen diren saltzaile guztientzat.

  Aste honetan bertan jakinaraziko zaie arropa saltzaileei postuak non izango dituzten, mapa zehatza eskuratuta, Santa Marina plazan, lehenik, eta Errementari plazan, ondoren. Foruen enparantza ondoko lorategi eta gunea egokitzeko lanek luze joko dute, 7 hilabete eta erdi. Lan handiak egingo dira, zoladura guztiz berrituko da, irisgarritasuna hobetu eta elementu ezberdinak integratzeko, eta argindar sarea ere berrituko da. Azoka guneko eskailerak eta arrapala aldatu egingo dira baina aurrerago izango da. Astelehenean hasiko diren lanek ez diote elikagaien azokari eragingo, oraingoz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!