Rotabatorearekin hankan min hartu duen araoztarra helikopteroz eraman dute Txagorritxura

2020/06/02
Card image cap
Istripua 9:30ak inguruan gertatu da Araotzurrutigoikoa baserrian

  Araotz auzoan gertatutako istripuaren abisua 9:30ak aldera jaso dute SOS Deiak zerbitzuan. Araotzurrutigoikoa baserri ondoko ortuan  rotabatore batekin lanean ari zen gizonezkoak hankan min hartu du. Lesio larriak zituela ere esan du abisu-emaileak.

  Udaltzainak, ertzainak eta anbulantzia bertaratu dira. Osasun langileak istripu lekuan bertan artatu dute zauritua eta larritasuna ikusita Ertzaintzaren helikopteroan lehenbailehen eramatea erabaki da. 66 urteko gizonezkoa Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!