Roke Azkunetik San Martinera dauden eskaileratan heldulekua jarriko da

Udalera hurbildu zen herritar baten kezkatik abiatu da Roke Azkune etxaldetik San Martinera dauden eskaileretan babes neurri berriak jartzeko erabakia. San Martingo zuhaiztira igotzeko eskailerak arriskutsu daude, bereziki goialdean, altzairuzko kable bat besterik ez dagoelako babes moduan. Arrisku hori murrizte aldera heldulekua jartzea erabaki da 27 bat metrotan. Dauden zutikakoak mantenduz helduleku berria 1,10 metrora kokatuko da.
Hainbat proposamen eskatu dira eta lana eskaintza merkeena egin duen Herreria Mitxel enpresari ematea erabaki berri da. Onartutako aurrekontua 3.136 euro da. Heldulekua hamabost bat egun barru jartzea aurreikusten da.
Aipatu eskaileren segurtasuna hobetze aldera alboan zeuden bi akazia moztu dira astean. Gaixorik, jausteko arriskuan zeuden arbolak moztu dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!