Oñatiko udala

Roke Azkune aurrealdeko biribilgunea konpontzen ari dira

2025/12/10
Card image cap
Gunea hormigoizko hesiz babestu da

  Roke Azkune pareko biribilgunea inguratzen duen zorua apurtuta zegoen hainbat lekutan, kamioi eta ibilgailu pisuak behin eta berriz zapaltzearen ondorioz. Foru Aldundiko errepideen mantentze lanez arduratzen diren langileek konpondu dute, GI 2630 errepidea Diputazioari baitagokio. Langileen segurtasuna bermatze aldera gunea hormigoizko hesiz babestu da eta hala jarraitzen du oraindik, guztiz lehortu dadin. Kamioiren batek edo pisu handiko beste ibilgailuren batek konpondutako zorua zapaldu eta hormigoi berria apurtzea saihestu nahi da.

  Biribilgunea inguratzen duen espaloiko iskinak konpondu dira txaflan amaiera emanez. Zorua guztiz egonkortzen denean jasoko dira behin behinean jarritako hormigoizko hiru hesiak. Une horretan trafikoa puntualki eten edo libre dagoen errailetik bideratuko da, garabi bat beharko baita hesiak erretiratzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!