Ramon Irizar kalea itxita dago, asfaltatze lanak direla eta
12:00ak geroztik itxita dago Ramon Irizar kalea eta hala mantenduko da 16:00ak arte, asfaltatze lanak tarteko. Makalena elkartearen aldamenean egiten ari diren lanetarako, azpiegitura hodiak sartu dira, zanga irekita, errepidearen alde batetik bestera. Lanok amaituta asfaltatze lanak egiten ari dira eguerditik aurrera, zamalanetarako ordutegia bete denean. Zoladura berria lehortu bitartean ezin izango da bertatik pasa eta hala jakinarazi zaie, bereziki, Gerriko kantoian aparkalekua dutenei, sartu-irteeretarako ezin izango baitute Ramon Irizarretik pasa.
Aldi berean, margotze lanak egiten ari dira herriko hainbat kaletan: Errekalden, Moiua kalean, Otadui zuhaiztian... Mugikortasun mugatua dutenentzat gordetako aparkaleku urdinak margotzen ari dira nagusiki baina bestelako margoketa lan batzuk egiteko ere aprobetxatuko dela adierazi digu udaltzainburuak. Hala ere, lan hauek ez dute trafikoan aparteko eraginik izango.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!