Produktibitate komertzialari buruzko prestakuntza zikloa antolatu du Mankomunitateak
Produktibitate komertziala hobetzeko hiru saioko prestakuntza-zikloa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta. Salmenta prozesuak indartzeko tresna eta metodologiak lantzeko saio praktikoak dira. Lau orduko iraupena duten hiru saio antolatu dira baina banaka egiteko aukera eskaintzen da. Lehena, balioagatik saldu izenekoa, pasa den ostiralean burutu zen eta bezeroari balioa transmititzeko estrategiak eta salmenta-argudio eraginkorrak landu ziren. Hurrengoak datozen bi ostiraletan egingo dira, irailaren 25ean eta urriaren 2an.
Ostiral honetan, irailaren 25ean, plan komertzialen diseinuaz arituko dira; helburu komertzialekin lerrokatutako plan komertzialak diseinatzeko tresnak landuko dira. Urriaren 2an, berriz, bezeroen fidelizazioan sakonduko da eta Customer Experience (CX) ikuspegitik, bezeroen esperientzia hobetu eta fidelizazioa indartzeko gakoei buruz hausnartuko da.
Enpresa industrialei zuzendutako prestakuntza ziklo hau KRUCE enpresako Alaitz Osak dinamizatzen du. Geratzen diren bi saioak Arrasaten, Debagoienako Mankomunitatearen egoitzan eta, datozen bi ostiraletan egingo dira, 9:00etatik 13:00etara. Izena emateko aukera zabalik dago. Plaza erreserba mankomunitatearen web ataritik egin behar da. Bi saioetara edo bakarrera joateko aukera dago.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!