Pentsionistak Gasteizera itzuliko dira gutxieneko pentsioak eskatzera
Maiatzaren 7an, ostegunarekin egingo da Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak Gasteizen deitu duen manifestazioa, hau da, Eusko Legebiltzarrean bilera dagoen egunean. Eta helburua argia da, pentsiodunen haserrea eta kezka adieraztea, bizimodua nabarmen garestitzen ari den honetan hil akaberara iristea geroz eta nekezagoa egiten ari baitzaie pentsio txikiak dituztenei. Horregatik gutxieneko pentsioa hemen eta orain eskaera aldarrikatuko dute Gasteizko kaleetan.
Manifestaziora joan-etorria egiteko autobusa antolatu da Debagoienatik. Oñatiarrek Elorregiko geltokian hartuko dute busa eta bertaraino elkarbanatutako autoetan joango dira; hala azaldu zaie asteleheneroko elkarretaratzeetan izena eman duten pentsionistei. Elorregin 9:15etan izango den autobusean lekua hartu nahi duten oñatiarrek datorren asteleheneko elkarretaratzean eman ahal izango dute izena.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta Gasteizen maiatzaren 7an egingo den manifestazioa 11:00etan irtengo da Bilbao plazatik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!