Oñatiko udala

Parrokiako klaustroa garbitzen ibili dira, barrutik eta kanpotik

2026/10/28
Card image cap
(Arg: Goiena)
Errekan pilatutako adar eta bestelakoak ere kendu dira

  Parrokiako klaustroa eta inguruak txukuntzen aritu dira, aurreko egunotan, Gailur Lan Bertikalak enpresako langileak. Klaustroko kristalak eta hormak garbitu dira, barrutik zein kanpotik. Horretarako sokak goitik behera bota eta arnesei lotuta ibili dira langileak. Eraikinaren hormetako zirrikituetan sortu diren landareak, hosto eta belarrak garbitu dituzten eta harriak ere kendu dituzte. Klaustrotik pasatzen den errekan pilatutako zuhaitz adarrak eta bestelako hondakinak ere kendu dira eta bazterrean hazitako landareak moztu dira.

  San Migel parrokiako klaustroa garbitu eta estetikoki txukunago agertzeaz haratago, eraikina hezetasunetik babesteko neurri gisa hartu behar dira bertan egin diren azken lanok. Bide batez, iaz parrokia barruan egin ziren lanen osagarri ere badira. Gogoratu iaz, garai honetan, Mikel Goiaingeruaren parrokia eliza itxi egin zela zorua berriztu eta argiteria aldatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!