Oñatiko udala

Izaro Elorza ez da alkatetzara aurkeztuko berriro

2026/10/27
Card image cap
Hurrengo udal hauteskundeetan EH Bilduk alkategai berria izango duela iragarri du sare sozialen bidez

  EH Bilduko hautetsiek bi legealdi betetzeko ohitura dute gurean eta hala izango da hurrengo udal hauteskundeetan ere, bai behintzat alkategaiari dagokionean. Bigarren legealdia betetzeko puntuan dagoen honetan alkatetzara berriro ez dela aurkeztuko eta EH Bilduk alkategai berria izango duela iragarri du Izaro Elorzak berak, goizean zabaldu duen bideoan. EH Bilduren komunitatean lanerako eta konpromisoak hartzeko prest dagoen jendea badagoela adierazi du Elorzak. Ekainera arte berak ere lanean jarraituko duela aipatzen du, eskuartean dituzten proiektuak burutzen. Oñatiko herriaren alde aritzeaz harro dagoela aitortzen du eta eskerrak eman dizkie bi agintaldi hauetan bidelagun izan dituenei eta herritar guztiei.

  EH Bilduk herri batzarra antolatu du, larunbaterako, Badatorren Oñati izenburupean. Sorpresak iragarri dira eta litekeena da koalizioaren alkategaiaren izena bertan argitzea. Herri batzarra Eltzian egingo da, larunbatean, 9:15etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!