Oñatiko udala

Palestinaren aldeko lanuzteak eta mobilizazioak deitu dira biharko

2025/10/14
Card image cap
Herri palestinarraren aurkako genozidioa berehala amaitzea eta Israelekin dauden harreman komertzialak etetea eskatuko da

  Langileok Palestinarekin lelopean lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu gehiengo sindikalak biharko. Palestinako herriarekiko langile klasearen elkartasuna ikusarazi nahi da eta lan txanda bakoitzean hiru edo lau orduko lanuzteak deitu dira, sindikatuaren arabera. Baina gehiengoak goizeko lanuztean bat egitea aurreikusten da eta kasu honetan guztiak bat datoz 11:00etatik 14:00ak arteko lanuzte orokorrarekin. Hezkuntza  salbuespena da, egun osoko greba deitu baita sektorean. Mobilizazio ugari antolatu dira, baita Oñatin ere, 12:00etan eta 19:30etan manifestazioak egingo baitira, plazatik abiatuta.

  Bake negoziazioei hasiera eman bazaie ere, lanuzteei eta mobilizazioei eutsi diete sindikatuek eta Hego Euskal Herrian langile eta herritarren mobilizazio eta elkartasun handia irudikatzea da helburua. Palestinako herriaren aurkako genozidioa, gizateriaren aurkako krimenak eta Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa salatuko dira. Bide batez, Israelekin harreman komertzial oro etetea eskatuko zaie, bai estatu, instituzio eta patronalari ere.

  Eusko Jaurlaritzak guztieneko zerbitzuak agindu ditu: garraio publikoan %30a bete beharko da; hezkuntzan, gutxienez irakasle bat egon beharko da etapa bakoitzeko eta osasun zentro eta ospitaletan asteburuetako zerbitzuen parekoak bete beharko dira. Administrazioko langileak ere lanuztera deituta daude eta horrek zenbait udal zerbitzutan eragina izango du: Zubikoa kiroldegia, esaterako, 11:00etatik 14:00etara itxita egongo da eta Oñati Irratiak ez du emanaldirik eskainiko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!