Oñatiko udala

Palestina lorategia” izendatzeko mozioa etziko Osoko Bilkurara eramango du Oñati Palestinarekin herri ekimenak

2026/04/21
Card image cap
Eskaera babesteko aukera bihar arte izango da, hainbat tabernetan utzi diren orrietan sinatuta

  Pasa den astean aurreratu bezala Kalegoienako zelaitxo bati Palestina lorategia izena ematea eskatuko du Oñati Palestinarekin taldeak, Palestinako egoera gogorra egunerokotasunean presente mantentzeko helburuarekin. Herri proposamen gisa eramango da eskaera-mozioa Osoko Bilkurara, eta horretarako sinadura bilketa egiten ari dira. Bihar jasoko dituzte herriko tabernatan utzi ziren sinadura orriak eta udaletxean erregistratuko dira.

  Mozioa maiatzeko Osoko Bilkuran aurkezteko asmoa zegoen hasieran, baina hilaren 28an izango da eta taldeak maiatzaren 20tik 24 antolatu dituen Palestinaren aldeko jardunaldietatik kanpo geratuko litzateke. Hori ikusita, aurreratu eta ostegun honetan, apirilaren 23an egingo den batzarrera eramatea erabaki dute. Bide batez, herritarrak udaletxeko plenora joatera deitu dituzte, sinadura bidez adierazi duten babesa bertatik bertara erakutsi dezaten. Eskaera sinatu nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik, orriak bihar jasoko direlako eta eskura daudelako Otamendi, Arrano, Boga eta Aker tabernetan.

  Bide batez, maiatzaren 20tik 24ra egingo diren ekintzen kartela ere aurreratu du Oñati Palestinarekin herri ekimenak. Palestinaren aldeko jardunaldiak irekiz Mikel Aramendi eta David Lazkanoiturburu adituekin solasaldia egingo da Kultur Etxean. Areto berean eta Palestinaren bestelako begiradak izenburupean laburmetraien emanaldia izango da maiatzaren 21ean. Kontzertuak programatu dira Gaztelekuan, maiatzaren 23rako eta 24an, Palestinaren lorategiaren izendapen herritarra egingo da. Izendapen honi babes instituzionala eman diezaion eskatuko da etzi, apirileko Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!