Pake Leku elkarteak urtero ospatzen duen Jubilatuen astea gertu du.

2012/05/24
Ekainaren 11tik 17ra izango da, Korpusti jaiak pasa eta hurrengo astean. Jubilatuen eguna berriz, ekainaren 17an ospatuko da.

  Hori izaten da herriko jubilatu gehien biltzen dituen ekitaldia eta ospakizun-astearen ardatz nagusia. Aurten ere, jubilatuen egunak itxiko du ekainaren 11tik 17ra luzatuko den aste berezia.

  Baina bigarren egunerako antolatu den hitzaldia ere azpimarratzekoa da, gonbidatu den hizlaria kontutan hartuta. Luis Galdos mediku neurologoak Alzheimerrari buruz berba egingo baitu. Luis Galdos sortzez oñatiarra den arren urte asko eman ditu Txagorritxuko ospitalean neurologo lanetan. Bake Leku elkartean hitzaldia emateko luzatu zitzaion gonbidapena oso gustora hartu zuela esan digu zuzendaritza taldeko ordezkari batek. Hitzaldi hori, ekainaren 12an izango da. Baina jubilatuen astea bezperan, 11n hasiko da Aloña abesbatzak agustinoen elizan eskainiko duen kontzertuaz.

  Eguaztenean ekintza bikoitza izango da; goizean, San Martinetik barrena ia urteroko bihurtu den ibilaldia eta ondorengo hamarretako eta erromeria txikia, eta arratsaldean, zine emananaldia kultur etxean.

  Ostegunean, astero bezala bingo saioa izango da baina oraingoan, berezia, opari eta guzti. Eta ostiralean berriz, txokolatada eta dantzaldia.

  Baina asteko egun nagusia domeka izango da, jubilatuen eguna. Herriko nagusienak elkarrekin bazkaltzeko elkartuko dira eta guztien izenean bi jubilatu omenduko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!