Oñatiko udala

Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren 10. promozioak "El despertar de la primavera" estreinatuko du gaur Arriaga Antzokian

2026/03/11
Card image cap
Paula Polo eta Teo Maiztegi oñatiarrak antzezle taldeko kide dira

  El despertar de la primavera Frank Wedekind alemaniarrak idatzi zuen 1891n eta iskanbila handia sortu zuen, nerabezaroko sexualitatea lantzen zuelako eta erotismo eta heriotza eszenak deskribatzen zituelako. Orain, mende bat baino gehiago igaro denean, Adriana Laespadak testua moldatu du, berak zuzendutako montajean oholtzara eramateko. El despertar de la primaveraren bertsio berritu honetan Wedekind-en testua etorkizun hurbilera eramaten da, non eskuin muturreko korronteek boterean finkatzea lortu duten. Ekintza gauzatzen den gizarte teknologikoa gero eta errepresio moral, sozial eta sexual handiagoarekin bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin zuten eskubideak gainbeheran daude, ordenaren, tradizioaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obrak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu askea zentsuratzearen, nerabezaroa isilaraztearen eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileak.

  Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren 10. promoziokoek antzeztuko dute El despertar de la primavera lanaren moldaketa hau. Gaur arratsaldean, 19.30etan izango da estreainaldia, Bilboko Arriaga antzokian. Ondoren, Pabellon 6eko instalazioetan ikusi ahal izango da, martxoaren 13tik apirilaren 5era. Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren 10. promozioa zazpi antzezlek osatzen dute, tartean, Paula Polo eta Teo Maiztegi oñatiarrek.

  El despertar de la primavera antzelanaren 15 emanaldi programatu dira hasiera batetan, gaurko estrainekoaz gain, Pabellon 6eko oholtzan izango da martxoaren 13tik apirilaren 5era, ostegunetik igandera, arratsaldero. Gainera, matinal-emanaldi bereziak ere egingo dituzte ikasleei zuzenduta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!