Oñatiko udala

Ospatu, errespetatu, ardura hartu!

2026/09/25
Card image cap
Eraso sexisten arretarako telefonoa bihar aktibatuko da eta irailaren 28an eta Herri Egunean informazio puntua ere jarriko da

  Zenbait auzo jaietan egin den bezala herriko jai nagusietan ere eraso sexisten arretarako telefonoa aktibatu eta aurrez aurreko informazio puntua jarriko dira, datozen bi asteetan. 688 602 089 telefono zenbakira deituta edo watsappez idatzita, jaietan eman daitezkeen erasoen aurrean zalantzak argitu, laguntza eskaini eta gorabeheren gaineko erregistroa egingo da. Telefonoa bihar bertan aktibatuko da eta erabilgarri egongo da irailaren 26tik 28ra bitartean, eta urriaren 3tik 6ra bitartean, gauero, 20:00etatik 8:00etara eta eguerdiko 12:00etatik aurrrera, Herri Egunean. Datorren astelehenean, irailaren 28an eta Herri Egunean, informazio puntua ere egongo da, Txaketuaneko bidegurutzean. Jai egunetatik kanpo, Emakumion etxian eskainiko da eraso sexisten gaineko arreta, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldeko ordutegian. Eraso sexisten arretarako telefono nahiz aurrez aurreko informazio puntuen berri ematen duten kartelak kaleetan jarri dira jada eta sare sozialen bitartez ere zabaldu dira.

  Ospatu, errespetatu, ardura hartu da eraso sexisten arretarako zerbitzuaren bueltan berritu den kartelean ikusten den lema. Eta ideia nagusi horien bueltan aritu zen Izaro Elorza alkatea ere atzoko Osoko Bilkuraren amaieran, herritarrei jai onak opatu zien tartean. Ondo pasa baina errespetuz jokatzea eskatu zuen eta eskerrak eman zizkien jai egitarauko ekintzak prestatzen eta aurrera eramaten lagunduko duten udal langile eta gainerako herritarrei. EAJk alkatearen mezuarekin bat egin zuen.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!