Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago, uztailaren 10era arte
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kobrantzatik, iaz baino 120.000 euro gehiago jasoko du Udalak. Aurten udal zerga eta tasei % 3,3ko igoera orokorra aplikatu zaie eta hiri lurretan dauden ondasun higiezinen gaineko karga-tasa ere 0,262tik 0, 265era jaso da. Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren kontribuziñoa. 9.965 ordainagiri contribución urbana deritzon zergari dagozkio eta 1.573, rusticari. Guztira, iaz baino 44 agiri gehiago bideratu dira.
Inor erroldatuta ez dagoen etxebizitzei %100aren errekargoa aplikatzen die Udalak baina hobariak ere eskaintzen ditu, eguzki plakak jarri edota beste egokitzapen batzuk eginda A motako efizientzia energetikoaren etiketa lortu duten ondasun higiezinei edota famili ugari direnei, diru-sarrera eta seme-alaba kopuruaren arabera.
Ostiraletik zabalik dago hiri-lur nahiz landa-lurretan dauden ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea. Ordainketa helbideratu gabe dutenei postaz bidali zaie ordain-agiria. Besteei, kutxa edo banketxearen bitartez iritsiko zaie. Ordainketa helbideratuta dutenei ekainaren 2an egingo zaie kargua. Higiezinezko ondasun gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 10ean amaituko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!