Oñatiko udala

Oñatin 4.422 garaje dago eta 83k, ibi iraunkorra edo vado txapa dute

2025/09/10
Card image cap
Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10ean itxiko da

  Datozen egunotan jasoko dute gutuna aipatu tasen ordainketa helbideratu gabe dutenek. Idatzian dagokien tasa jakinaraziko zaie eta ordaintzeko bi hilabeteko epea dutela. Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute. Ordainketa kargua ostiralean, irailaren 12an gauzatuko da, udal arduradunek adierazi digutenez.

  Hiru dira bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude. Garaje tasa, 4.422 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, Udalak 104.210 euro jasoko ditu tasa honen kobrantzatik. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik, proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 83 ditu erroldatuta, iaz baino bat gehiago. Ibi iraunkorrari dagokio tasa ordainketatik 12.000 euro pasa jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1.372 dira. Kasu honetan, tasa txikiagoa da, merkeagoa, eta ia 7.600 euroko diru sarrera ekarriko dio Udalari. Guztira, abian jarri berri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 124.183 euro jasoko ditu, iaz baino 3.072 euro gahiago. Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10era arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!