Abuztuan ez da TAOrik izango
TAO sistema ez da martxan egongo abuztuan. Ibilgailu kopurua dezente murrizten da abuztuan, oporrak tarteko. Ondorioz, TAO guneetan aparkatzea libre izango da, ez da txartelik jarri beharko edo ibilgailua lekuz aldatu beharko. Zerbitzua irailaren 1ean sartuko da berriro indarrean.
Bestalde, Herribusak goizeko ordutegia beteko du abuztuaren erdiko bi astetan, abuztuaren 10etik 22ra arte. Autobusa 7:30etan hasiko da zerbitzua ematen baina 14:00etan amaituko da. Abuztuaren 8ra arte eta 24tik aurrera, udako ordutegian beteko da zerbitzua, irailaren 4ra arte. Udako ordutegiaren aldaketa nagusia da Herribusa Usakoraino iristen dela, egunean birritan: Ugarkaldetik 16:00etan eta 19:30etan irteten diren zerbitzuetan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!