Oñatiko udala

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartu egingo da uztailaren 31n

2026/07/24
Card image cap
Bi ibilgailu jarriko dira eta irteerak ordu erdiro izango dira

  Uztailaren 31n, San Inazio eguneko erromeria ospatuko da Urbian. Asko dira egun horretan Urbiara hurbiltzen diren lagunak eta Arantzazura norbere autoz igo gabe, autobusa erabiltzea gomendatzen da. Arantzazurako autobus zerbitzua indartuko du Udalak; ohiko ibilgailuarekin batera 55 plazako beste ibilgailu handi jarriko da eta irteerak ordu erdiro izango dira. Autobus txikiak ohiko zerbitzuak beteko ditu eta handiak ordu puntualetan irtengo da herrigunetik, bien artean zerbitzua ordu erdiro betez. Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30tan abiatuko da eta azkena, 19:30etan irtengo da Arantzazutik. Azken zerbitzu hori autobus handiak beteko du.

  Urbiako jai egitaraua zehaztu du Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak: 11:30etan meza ospatuko da ermitan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko du Partzuergoak: parrilan erretako txistorra pintoak, ardoa eta ura. Herri kirol saioa izango da eta musika, Marki eta Sukiaren eskutik. Urbiako fondako teilatua konpontzeko lanak egiten ari dira baina catering zerbitzua kontratatuta jan-edana izango dela jakinarazi dute Partzoneriako arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!