Oñatiko udala

Oñatin 28 taberna edo lokal terraza daude

2026/07/01
Card image cap
Ostalariek bide publikoa okupatzeagatiko udal tasa ordaindu beharko dute, abuztuaren 8ra bitartean

  Mahai eta aulkiekin bide-publikoa okupatzeagatiko tasa eta kutxazain tasa ordaintzeko borondatezko epea ireki du gaur Udalak. Oñatin, tasa ordaindu behar duten lau kutxazain eta tamaina ezberdineko 28 terraza daude. Bakoitzak, okupatzen duen metro karratuen araberako tasa ordaindu behar du. Udalak, bide publikoa okupatzeagatiko kontzeptuan, 25.597 euro jasoko ditu guztira, iaz baino 410 euro gehiago. Udal tasa hau ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 8ra arte luzatuko da. Ordainketa helbideratuta dutenei ostiralean, uztailaren 3an egingo zaie kargua. Gainontzekoei gutunez bidali zaizkie ordainagiriak.

  Udal tasa eta zergaz ari garelarik esan, bestalde, ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko azken egunetan sartu garela; uztailaren 10ean amaituko da aipatu zerga ordaintzeko borondatezko epea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!